Iepa lagun!

Oraindik ez zara Beti Gazteko kide? Hementxe uzten dizuegu bazkide izateko bete beharreko fitxa: bazkide izateko izen-emate orria.

Izen-emate orria bete eta betigazte@betigazte.net helbide elektronikora bidali. Bertzalde, hau inprimitzeko eta guri entregatzeko aukera ere dago.

Jubilatuek 17€ko kuota ordaintzen dute, Helduek 27€, Jubenilak 20€, Infantilak 14€ eta azkenik 8 urte baino guttiagokoak 0€.

Orain arte izandako kide kopuru gehiena du gaur egun Beti Gaztek, urtetik urtera kide kopurua haundituz joanda. Hau ikusteak lanean gogotsu eta indartsu jarraitzeko bultzada ederra ematen digu.

Bazkide txartelak QR kode bat duela ikusi dezakuzue. Txartelaren beheko ataleko eskuinaldean dagoen irudia da hori. Mugikorraren kamararekin hau detektatu eta web orrialdera zuzenean sartzeko balio du.